LUBERRIREN PARTE HARTZEAREN ALDEKO EKIMENA

EU ES

Luberri Konpartsatik sinadura bilketa bat abiatu dugu, Bilboko Konpartsetan normaltasunez parte hartu ahal izatea eskatzeko.

Hiru urte baino gehiago igaro dira Bilboko Konpartsen Federakundearen parte izateko lehen urratsak eman genituenetik. Urte hauetan zehar, gure asmoa beste edozein eragilek bezala Bilboko Konpartsen Federakundearen parte izatea eta Bilboko jaietan gainontzeko konpartsekin batera ekarpena egitea izan da.

Federakundearen sorreratik herri-mugimenduko dozenaka eragilek parte hartu duten bezala, Luberrik ere bat gehiago izateko eskubidea du. Luberri baztertzeak, aldiz, Bilboko Konpartsen aniztasunaren oinarria eta izaera parte hartzailea kolokan jartzen ditu.

Ziur gaude egoaren berri duen jendearen gehiengoa irtenbidearen alde dagoela. Era berean, uste dugu Bilboko konpartsez gozatzen duten bilbotar gehienei ulertezin zaiela ehunka gazte antolatu jaietatik kanpo uztea. Hori dela eta, sinadura-bilketa bat abiarazi dugu, eskaera argi batekin: Aste Nagusiaren izaera herrikoia, anitza eta parte hartzaileari jarraituz, Luberriri ere Bilboko Konpartsetan parte hartzeko eskubidea aitortzea.

LUBERRIREN PARTE HARTZEAREN ALDE, SINATU!

Konpartsakidea zara? / ¿Eres miembro de una comparsa?

Jaiak denontzat!